
Kultura eta eta aisialdirako zerbitzu kooperatiba elkarte txikia
BEZEROEKIKO ADEITASUNA ETA INFORMAZIOA
Telefono/ Whatsapp: 626859477 Iñaki
Posta: urdaibaion@urdaibaion.com
Hasi | Irakaskuntza | Ibilbideak | Taldeak | Turismo

TURISMO
Erreserba ezagutu, herriak, paisaia. ohiturak eta gastronomia dela bide.
IBILBIDE TURISTIKO KULTURALAK

Itsasontziz, olatuetatik babestutako urretan nabigatzen, Urdaibaiko erreserbaren bihotzean
Egiten dugun ibilbideak Busturialdeko kostaldearen barneko aldea ezagutzera garamatza eta zergatik UNESCO-k (M&B) programaren barnea sartu gaituen ulertzera.
Izan ere, bidaiaren zati bat, bereziki babestutako tartean egiten da (ZEPA) deritzon gunean.
Hau da: hegaztientzako babesgune berezia.
Urdaibai Onek, itsasontziz egingo diren gidatutako txango bereziak eskaintzen dizkizu, Urdaibaiko itsasadarrari jarraituz, natura, fauna, landaredia, padurak eta abar.

URDAIBAIKO ESTUARIOAREN
ETA ERRESERBAREN IRUDI APARTA
Bisitaldiak prestatutako programazioaren arabera egingo dira, taldearen ezaugarriei adituz. Hautatutako tokiaren arabera bertaraino joango gara, beti leku iritsi-errazetan.
Ohiko ibilbidea bi ordukoa den arren, iraupena adostu daiteke.
Ordutegia: Marearen arabera, aurretiaz deituta.
Aurretiz adostuz gero urte guztian gabiltza.
Temporada: Aste Santurik urriaren 31ra 10:00-tik 20:00-ra
Ohiko abiapuntua: Mundakako portua.
Ontziratzeko beste punturik nahi bada adostu beharra dago. Helmuga ontziratutako leku berean edo adostutakoan. Salneurriak kontsultatu.
Besterik nahi bada kontsultatu.
Sukarrieta: Txatxarramendiko irlan
Ibarrangelu: Laidako hondartzan edo Arketan
Busturia: Abiñagako hondartzan (San Antonio)
Murueta: Teilerian
Gautegiz: Arteaga (Ozollo)
Gernika-Lumo: Urbieta edo Ereterian
IRTEEREN EGUTEGI ORIENTAGARRIA
(deitu ziurtatzeko)
Uztailean eta Abuztuan egunero (marearen arabera)