Buscar
  • Urandere Urdaibai On

Ai Matxalen!

Matxalenen astea ekainaren 20tik 26raHori dela eta Urdaibai On kooperatibakook 20tik 26ra eta Kantauri itsasoak baimentzen badigu, Madalena egunak barnean dituen esangurak ezagutu guran, Madalenen uretatik txango gidatuak antolatu ditu goizero 11etan Mundakako portutik irtenda.

La semana de Matxalen del 20 al 26 de Julio

Excursiones guiadas organizadas por la cooperativa Urdaibai On.

Urandere: si el Cantábrico lo permite, saldrá todos los dias a las 11 desde el puerto de Mundaka y navegará por las aguas de la Magdalena. Mundaka-Izaro-Ogoño- Mundaka.

Interesados entrar en la web www.urdaibaion.com y llamar al teléfono indicado.


ZER DELA ETA TEILA?

Madalena eguna ekainaren 22an izango da ekanduak dion moduan, baina egoera dela bide ez dugu betiko eran ospatzeko betarik izango. Bermeok ez duela teilaren erritoa beteko ematen du; ohi duen eran behintzat.

Urtero Bermeotik Elantxobera, Elantxobetik Mundakara eta handik Bermeora nabigatzen dugun ontzi andana ere ez garela ibiliko ematen du. Agian, egun horrek izaten duen aztoramena alboratu eta hausnartzeko sasoia da.

Horretan gabiltzalez hara ba zer galdetu diogun geure buruari: errituaren erdian zegatik dago teila bat eta ez lore xorta, harri landu bat , mazia, arrain eta txoriak elikatzeko edo beste edozer?

Gogoeta egin ondoren ezin zitekeela ikur edo sinbolo esanguratsuagorik hautatu uste dugu Urdaibai Onekook.

Gizakiarentzako, euskaldunontzako behintzat, Etxe ez da bizi garen tokia soilik; tenplua da, abizena da, lurra da, babesa da, familia zabala da, hil eta bizien bilgunea, garen eta izango garenaren sorlekua. Eta etxe batek ez du askorik balio oinarri sendorik ez badu eta ganorazko teilaturik gabe, itogina egiten bazaio lehen bai lehen konpondu behar da, bestela Etxeak etorkizun eskasa du. Norbait hiltzen bada teila bat kentzen da defuntuaren arimak irten dezan, mugarriek ez dute baliorik oinarrian teilaren bat ez badute. Bataiatu gabe hildako umeak etxeko teilapean lurperatzen dira, hildako txerriari erre ostean teilarekin garbitzen zaio gorputza, hildakoari teila bat gainean eta beste bat azpian jartzen zaio, emakume erditu ostean etxetik lehenengoz ateratzen denean teilaz estalita irteten du, horrek etxearen babesean egiten duela esan gura du. Bizkaian ohiturazko zuzenbideak dion moduan, etxeko oinordekotzatik baztertutakoei, beste gauza sinboliko batzuen artean, erreal bat, arbola bat, oin batek hartzen duen lur zatia eta teila bat ematen zaizkio. Teilak etxe horrakoa zarela esan gura du. Herri lurretan eraikitako txabola ezin da teilaz estali teilak jabegoa esan gurea duelako.


Horra ba zer dela eta Bermeotarrek bai Madalena egunean Izaron eta abuztuaren 29an Gaztelugatxen uretara teila jaurtitzearen arrazoia. Eta urteroko aho araoak dion bezala, “Honaiño heltzen dira Bermeoko (teilatuetako) itoginak.

Baina hara non dozena erdi kilometroren barrutian, batean ondasuna adierazten duen esaldiak bestean kaltegarri suertatu daiteke, alegiak beste esan nahi bat duelako. Busturian esaterako itogina etxeari gerta dakioken gauzarik kaltegarriena da, itoginak teilak huts egin duela esan gura duelako eta arin konpodu ezean “Etxe” tenplua alegia suntsitze arriskuan dagoelako. Bestalde itxuzura ona da teilatuko ur guztiak batu eta ubide batera bideratzen dituelako eta handik Izaroraino.

Horra ba Matxalenen egunean, teilaren erritu animistak duen garrantzia, holakoak eta beste asko jakin gura badituzu zatoz gurekin, ondo pasatuko duzu eta. Neskazaharrak Madalenara, Andre Madalen eta Matxalen Busturikoren koplak ere kantatuko ditugu

Interesatua bazaude deitu www.urdaibaion.com web orrian datorren zenbakira eta eman izena, 2020 uda ezberdina da eta ohitura onak bere horretara ekartzea ez legoke gaizki.

Ai Matxalen! Ai Matxalen, zure bila nenbilen orain baino lehen.

Doro




39 vistas