top of page
Buscar
  • Foto del escritorUrandere Urdaibai On

Ai Madalen, Izaro zurea ez ote?

Actualizado: 28 jun 2022

Harrigarria da 2020 Madalenetan, oraindik ere Izaroko jabegoaren inguruko dema benetakotzat jotzen jarraitzea. Aitortu behar da istorio zaleak garen neurrian, ipuin polita dela estropadarena eta kontalariaren ahotan, trebesiaren arabera, entretenigarri egiten dela.

Kontalariak gura duena konta dezake entzulearekin paktua duelako, biek, igorle zein hartzaileak, batak konta eta besteak entzuten duena fikzioa dela dakitelako, hori ezean kontalaria ez da kontalari, izendatzen ausartzen ez naizen beste zeozer baino.

Guk, Urdaibai Onekook laket dugu arbasoengandik jasotakoak kontatzea, hori bai; geure ezkaratzean ondu ondoren, hala nola estropadarena kontatzen dugu, Draken erasoarena, Taraska; Bermeo salbatu zuen emakumezkoa, Izaroko fraide maitemindua triatloiaren aitzindari, Ogoñoko lamiakuak eta lihoaren penak, Mundakarra Lamiarango eta Errosapeko lamien bahitze ahaleginetik nola salbatu zen , putzu edo oxin iluneko lamien maite-mina, hiru olatuena, dantzaleku dago Atxerrera bidean, ilargi-betedun ostiraletako jaiaren berri ematen dugu. Eta batzuetan behar ez zen balea ehizatu zuen traineru erratuarena asma dezakegu.

Alegiazko kontakizunen ingurumarian jarraituz, bidenabar esan dezagun, ez dugula izen propiorik duen lamiari ezagutu, laurogeigarren hamarkadan Errekamari eta Xixili agertu ziren arte; ordura arte Munangureneko lamia dago Muxikako Gorozikan, Morozilloko lamia Busturin, Lezikakoa Kortezubin, Lamiarango eta Errosapeko lamiak Mundaka Bermeo artean, putzu iluneko lamiak Matxitxakon, Ogoñoko lamiakuak Elantxoben eta Lezaungo Amilamiak Agurainen, guzti horiek entzunak ditugu bai, baina ez haien izenik. Sarri mehatxuak jaurtitzen dituzten arren ez dira hiltzaileak, bahitzaileak eta erromantikoak baizik. Ezaugarri bat aipatzekotan, bahituz gero ez duzula ez non egon zaren ez zer egin duzun gogoratzen litzateke. Gertatu ote zaizu inoiz?

Izaroren jabegoaz ordea, geologo bati galdetuko bagenio Ibarrangeluri dagokiola esango liguke, urpeko harkaitz kateak harantz garamatzalako. Baina uzteak uzte, gatozen izkribuetan datorrenari aditzera.


Bermeok historian zehar izaro dela eta demandak izan dituela ez da berria, idazkietan hala dator, baina 1422an Martin Arteagari Bermeoko kontseiluak ematen dio komentua sortzeko eskumena. Horrela dio behintzat Bermeoko arrantzale museoaren zuzendariak.

Baliteke Izaron Madalenaren izeneko eremitorioren bat aurretiaz egotea, baina historikoki ezagutzen den lehenengo data 1422ko otsailaren 22koa da, zeinetan Bermeoko kontseiluak Izaroko lurren dohaintza egiten dion Martin de Arteaga frantziskotarrari komentua egin zezan, Bermeoko hiribilduak Jabego eta eskubide guztiak mantentzen zituelarik. Fundatzailea hiru gazterekin batera behin betiko, urte horretako maiatzaren 2an bertaratu zen. Aita Martin orduantxe zuzendu zitzaion Aulki Gorenari Aita Santuaren onespena eske, gainontzeko frantziskotar komentuek zituzten eskubide eta pribilegioak eske. Martin V Aita Santuak 1427an onartu zuena.”

Bada oraintsu ezagutu dudan berria ere, Izaroko komentuaren arrazoia frantziskotar familiaren barruko ika-miketan duela sorburua diona alegia, klaustro zale eta behatzaileen arteko iritzi ez berdinetan. Klaustro zaleak egoerari erosoki egokituak bizi zirela zioten behatzaileek.

Hori berori eta osteko egunetan, txorien gune babestu izendatu arte jasotako historiak, istorio, egi eta esamesak jakin gura badituzu, zatoz Urdaibai onekin



65 visualizaciones0 comentarios
bottom of page